Menéndez Pidal, Ramón
Espainiar filologo eta historialaria (Coruña, 1869 - Madril, 1968). Madrilgo unibertsitateko filologia katedra lortu zuen eta irakasle izan zen bertan urte askotan; Espainiako hizkuntzalaritza modernoaren aitzindaria izan zen (Gramática histórica del castellano, 1904; Orígenes del español, 1926). Espainiako Akademiako kide izan zen, eta zuzendari 1925etik 1939 arte eta 1947tik 1968 arte. “Revista de Filología Española” aldizkaria sortu zuen. Lan gehiena Espainiako Erdi Aroko hizkuntzaz eta literaturaz egin zuen (Cantar del Mío Cid, 1908-12), Poesía juglaresca y juglares (1929).