Menéndez, Aurelio
Espainiar legelari eta politikaria (Xixon, Asturias). 1970ean Madrilgo Unibertsitate Complutenseko Zuzenbide Fakultatean hasi zen irakasle, eta bertako errektore izendatu zuten 1973an. Franco hil ondorengo trantsizioan, Adolfo Suárez-en lehenengo gobernuan parte hartu zuen, Hezkuntza ministro gisa (1976-1977). Magistratutzako Elkarte Profesionaleko kide da, eta 1980an Auzitegi Konstituzionaleko epaile hautatu zuten. 1994an Zientzia Sozialetako Asturiasko Printzea saria jaso zuen.