Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

mea

iz. Lurraren azala osatzen duen gai ez organikoa, ustiatzeko onuragarri dena bereziki. ik. menasta. Burdin mea. Mea-mota guztiak atomoen bilduma besterik ez dira.  v  Geol. Mea lurrazaleko gai solido eta ez organikoa da (merkurioa da isurkari gisa agertzen den mea bakarra); mea bakoitzak osaketa kimiko zehatz jakina izaten du eta kristal egitura berbera du beti. Meak batzuetan harrietan sakabanatuta edota pinporta edo partikula xehe gisa egoten dira buztinetan eta mikrokristal egiturako harrietan; beste batzuetan, berriz, sakanetan edo barrunbeetan pilatuta egoten dira lurpean. Halakoei meategi edo meatze deitzen zaie. Era askotara sortu eta eratzen dira meak. Era aipagarrienak hauek dira: a) Magma hoztean eta trinkotzean. b) Jalkin prozesuen ondorioz; prozesu hauetan gatzak isurkari batean jaulkitzean eratzen dira meak, edo mikroorganismoen eraginez (fosfatoak) bestela. c) Prozesu metamorfikoen bidez. Gaur egun meak sailkatzeko barne egiturari begiratzen zaio, batez ere, eta horrekin batera ezaugarriei eta osaketa kimikoari ere bai.