Meabe Bilbao, Santiago
Bizkaitar politikari abertzalea (Bilbo, 1878 - Bilbo, 1961). Tomas Meaberen anaia zen eta harreman estuak izan zituen harekin, ideologiaz harengandik urrun egon arren. Merkataritza ikasketak egin zituen eta Sabino Aranaren lehen jarraitzaileetakoa izan zen. La Patria astekariaren zuzendari izan zen 1901-1903 urteetan eta Aberri astekariaren zuzendari 1906tik aurrera. Anaiaren antzera, biziki kezkatu zuen langileen arazoak eta 1920. urtetik aurrera ELA-SOV sindikatuaren erreibindikazioak indartzearen aldeko agertu zen, eta abertzaletasuna eta sozialismoa politika egitarau zehatz batean uztartzen saiatu zen, Ferdinand Lasalle-ren ideologiaren ildotik. 1930ean ezker abertzalearen aldeko joera berria onartu eta ANVko kide egin zen. Urte batzuen buruan alderdi hura utzi eta independente gisa iraun zuen hil zen arte. Markina aldeko arduradun egin zuen Eusko Jaurlaritzak 1936an, Espainiako Gerra Zibilaren garaian, eta Normandiara jo zuen, erbesterako bidean, 1937an. Baionan bizi izan zen Bilbora itzuli baino lehen. Oso ezaguna ez den arren, ezker abertzalearen aitzindaritzat jo dute adituek.
- McMullen, Curtis T
- McTaggart, David
- Md
- mea
- mea
- Meabe Bilbao, Santiago
- Meabe Bilbao, Tomas
- Meabe Plaza, Miren Agur
- Meabe
- Meacaur de Morga
- Mead, Margaret