McCarey, Leo
Estatu Batuetako zinema zuzendaria (Los Angeles, 1898 - Santa Monica, 1969). Zinema mutuan ikasi eta trebatu zen; zaila egin zitzaion zinema ahostunean Stan Laurel eta Oliver Hardy-rekin (Argala eta Gizena) egin zituen lan bikainen mailakoak lortzea. Duck Soup (1933, Antzar zopa), Marx anaiekin, eta Ruggles of Red Gap (1935, Nobleziak dakar), Charles Laughton-ekin, komedia bikainak egin zituen. Bere zinemagintza gero eta atzerakoiagoa egin zen, hala mezuan nola forman.