McAleese, Mary
Irlandar politikaria (Belfast, 1951). Ipar Irlandan jaiotako lehen Irlandako lehendakaria. Mary Robinson-en lekua hartu zuen (1997), honek lehendakaritza utzita Nazio Batuen Ordezkari Gorenaren postua hartu zuenean. Zuzenbide ikasketak egin zituen, Queen's Unibertsitatean (Belfasten) lehenbizi, eta Dublingo Unibertsitatean gero. 1974an legelari gisa hasi zen lanean. 1975-1981 eta 1981-1987 bitartean zuzenbide irakasle izan zen Dublingo Unibertsitatean. 1979-1981 bitartean, berriz, telebistarako lan egin zuen, kazetari gisa. 1987an Ipar Irlandako Lege Ikasketa Institutuko zuzendari izendatu zuten. 1994an Queen's University-ko erretoreorde izendatu zuten; kargu hori lortzen zuen lehen emakumea izan zen. McAleesek, berez, britainiar herritartasuna du, baina Irlandako Errepublikak bere herritartzat dauzka.