Mbeki, Thabo Mvuyevlwa
Hegoafrikar politikaria (Idutywa, Transkei, 1942). Gurasoak zurien nagusitasunaren kontrako ekintzaile politikoak izan ziren, eta aita Afrikako Kongresu Nazionala (ANC) alderdiaren ordezkaria zuen. Bera ere oso gazterik hasi zen Afrikako Kongresu Nazionala alderdian lanean. 1962-1990 bitartean erbestean bizi izan zen, baina urte haietan garrantzi handiko propaganda lanak egin zituen Afrikako eta Europako hainbat herrialdetan bere borrokaren alde eta, besteak beste, ekonomiako masterra atera zuen Sussexeko Unibertsitatean, 1966an. 1989an nazioarteko gaietarako ordezkari hautatu zuten alderdian, eta horrela, 1990. urtean Hegoafrikako gobernuaren eta ANCren arteko elkarrizketetan parte hartu zuen. Sorterrira itzuli zenean apartheid-a indargabe uzteko negoziazioen eta gehiengoen legea finkatzen lagundu zuen. ANCk higikunde bat antolatu zuen hauteskundeetan arraza guztietako kideek parte har zezaten, eta hari esker osatu zen arraza anitzeko lehenengo gobernua Hegoafrikan, 1994an, Nelson Mandela zuela buru. Haren laguntzaile eta ondorengo izan zen, eta 1997an hura erretiratu zelarik Mbekik eskuratu zuen alderdiaren lehendakaritza. Hegoafrikako lehendakari izendatu zuten 1999an.
- mazpil
- mazurka
- Mazzantini Eguía, Luis
- Mazzini, Giuseppe
- mbabanetar
- Mbeki, Thabo Mvuyevlwa
- Mbiti, John Samuel
- Mc
- McAleese, Mary
- McAuliffe, Christa
- McCarey, Leo