Mazzantini Eguía, Luis
Gipuzkoar zezenketaria (Elgoibar, 1856 - Madril, 1926). Frantzian eta Italian barrena ibili zen haurretan eta lanbide ugari izan zuen zezenen munduan sartu aurretik. 1879an hasi zen zezenketan eta 1884an egin zuen bere lehen jendaurreko zezenketa. Hogei urtez ibili zen plazarik plaza, Espainiako zezenketari ospetsuenen alboan. Geroago politika alorrean hasi zen, Madrilgo zinegotzi liberal gisa. Guadalajarako herrialdeko gobernari zibila ere izan zen.
- mazopa
- Mazovia
- Mazowiecki, Tadeusz
- mazpil
- mazurka
- Mazzantini Eguía, Luis
- Mazzini, Giuseppe
- mbabanetar
- Mbeki, Thabo Mvuyevlwa
- Mbiti, John Samuel
- Mc