Maurizio
(Lat. Flavius Mauricius Tiberius). Bizantzioko enperadorea (Kapadozia, 539 - Konstantinopla, 602). Tiberio II.aren lekua hartu zuen aginpidean. Mehatxatzen zuten etsai guztietatik babestu zuen Bizantzio. Abaroak menderatu zituen behin baino gehiagotan. Matxinada militar baten ondorioz espetxeratu eta hil egin zuten.