Mauroy, Pierre
Frantses politikari sozialista (Cartignies, 1928). 1973tik 1993 arte Lilleko alkate eta diputatu izan zen, eta 1974tik 1981era Nord-Pas-de-Calais eskualdeko Kontseiluko lehendakari. 1981ean Mitterrandek Frantziako lehendakaritzarako hauteskundeak irabazi zituenean, Lehen Ministro aukeratu zuen. 1981etik 1984 arte egon zen kargu horretan. 1988ko Sozialisten Internazionalean alderdi horretako idazkari nagusi aukeratu zuten.
- Maurizio, Saxoniako kondea
- Maurizio
- Maurizio
- Maurois, André
- Maurola
- Mauroy, Pierre
- Maurya
- mausa
- mausar
- mauser
- mausoleo