Maurya
Indiako dinastia, Candragupta Mauryak sortua eta K.a. 321. urtetik K.a.185. urteraino iraun zuena. Maurya dinastiakoak hamar bat errege izan ziren; Asoka (274-232) izan zen horietan aipagarriena. Indiako eta Afganistango parterik handienak bere esku eduki zituen dinastia horrek. Gero Sunga dinastia sortu zuen Pusyamitra jeneralak hil zuen Maurya dinastiako azkeneko erregea.