Maurizio Nassau
Holandar militarra eta estratega (Dillenburg, 1567 - Haga, 1625). Holanda eta Zeelandako estatuder-a izan zen, garai hartako errepublikako magistraturik gorena, alegia. Espainiarrei Rhin ibaitik eskuinera zeuden hiri guztiak kendu zizkien. Hamabi urteko bakealdiaren ondoren, gerrari ekin zion berriz ere. Borroka nagusiak irabazi zituen. Besteak beste: Breda (1590), Nimega (1591), Derenter (1591), Hulst (1597), eta Nieuport (1600).