Matthiae, Paolo
Italiar arkeologoa (Erroma, 1940). Erromako La Sapienza Unibertsitateko irakasle izan da, eta gaur egun Italiaren Misio Arkeologikoko Zuzendaria da Sirian. 1971-1976 bitarteko urteetan Ekialde Hurbilari buruzko Ikasketen Institutuaren zuzendari izan zen Erroman. Sirian hainbat indusketa egin eta zuzendu ditu, besteak beste Tell Afis, Tell Tuqan, Tell Fray eta, batez ere, Eblan. Azken indusketa horiek 1964. urtean hasi ziren, eta Matthiae izan zen, hain zuzen ere, Eblako hiria aurkitui zuen ikertzailea. Hiri hari buruz dihardute bere argitalpen eta ikerketa zientifiko aipagarrienak.