Matute, Ana María
Kataluniar idazlea, gaztelaniaz idazten duena (Bartzelona, 1926). Ana María Matuteren eleberrigintzan gehien agertzen diren gaiak komunikazio falta eta ihesa dira. Kontakizun guztien hasieran erakusten duen joera errealista formaren barrokotasun bilakatzen da amaieran. Lehen eleberriak Los Abel (1948, Abeldarrak) eta Fiesta al noroeste (1953, Jaia ipar-mendebalean) izan ziren. Hiru eleberri egin zituen Espainiako Gerra Zibila gaitzat hartuta: Los mercaderes (1960), Los soldados lloran de noche (1964, Gudariek gauez negar), eta La trampa (1969), bere eleberririk onentzat emana. Matuterenak dira halaber: La torre vigía (1971) eleberria, eta Los niños tontos (1956, Ume ergelak), El tiempo (1959, Denbora) ipuin liburuak, irakurle gazteentzat eginak.