Matutes y Juan, Abel
Espainiar abokatu eta politikaria (Madril, 1941). Bartzelonako Unibertsitatean lizentziatu zen. 1977ko hauteskunde orokorretan Alianza Popular alderdiaren senatari hautatu zuten, Ibizaren ordezkari gisa, eta 1979koetan kargu hura bera eskuratu zuen, baina Coalición Democrática alderdiaren zerrendetan. 1979an Alianza Popular alderdiaren lehendakariorde hautatu zuten eta harrezkero bere alderdiko ekonomia aditu nagusietakoa izan zen. Fragak 1986. urtean Alianza Popular (AP) alderdiaren buruzagitza bertan behera utzi zuenean bitartekari lanak egin zituen haren ondorengo izateko hautagaien artean. 1988an Europar Batasuneko Komisario izendatu zuten, Mediterraneoa, Latinoamerika eta Asiarekiko harremanetarako, eta 1992an kargu hura utzi eta Garraio eta Energiako komisario kargua eskuratu zuen. 1993. urtean PP alderdiaren zuzendaritzako kide gisa berretsi zuten. 1994an, Europar Batzordean zuen kargua utzita, Europako Legebiltzarrerako hautagai aurkeztu zen eta kargua lortu zuen. PPko formazio politikoko zuzendaritza batzorde nazionaleko kide izendatu zuten. 1996an Atzerri Ministro izendatu zuen Aznar presidenteak, baina 1999ko hauteskundeen ondoren utzi zen kargu hura.
- Matthiae, Paolo
- Matura
- Maturana
- Matusalen
- Matute, Ana María
- Matutes y Juan, Abel
- matutia
- Matxain, Manuel
- matxarde
- matxarro
- matxete