Matthews, Drummond Hoyle
Britainiar geologoa (1931-1997). Ozeanoko basaltoetako gorabehera magnetikoak aurkitu zituen, Vine bere ikaslearekin batera. 1936an Matthewsek, Vinerekin, ozeanoko gorabehera magnetikoetan oinarriturik, frogatu zuen ozeano gaina ozeano ardatzaren alde bietara luzatzen zela, eta horrela, ozeano ardatz handiaren simetrikoa eta paraleloa zela. Azalpen horren bidez berretsi zen urtebete lehenago Hessek ozeano hondoaren hedadurari buruz proposaturiko hipotesia. Ikerketa haiek egin ondoren, Matthewsek kontinente azalari buruzko lanak egin zituen, eta litosfera aztertu zuen, 80 km-ko sakoneraraino.