martsupiodun
iz. eta izond. Zool. Ugaztunen ordenako izen bereko azpiklaseko eta familiako animaliez esaten da. Ume-zorroa (edo martsupioa) izatea dute ezaugarririk nabarmenena; askotan zorro hori eusteko hezur berezi batzuk izaten dituzte, ernaldian garatzen direnak. Emeak bakarrik izaten du martsupioa. Karenik ez dute edo dutenek oso txikia, eta ugatzak abdomenean izaten dituzte. Australian, Ginea Berrian eta Amerika bietan bizi dira. Zortzi familia biltzen ditu kalseak: makropodidoak, faskolomidoak, dasiuridoak etab.