martxa
iz. Erritmoa aski nabarmena duen musika zatia, dabilen soldadu edo lagun talde baten urratsa zuzen dezakeena. v Mus. Martxa konpas bitarrean idatzia izaten da gehienetan; erritmo sinplea, nabarmendua eta neurtua du. Jatorria herri musikan izan arren, musika landuan ere agertzen da, operan batez ere, baina baita sinfonia, sonata eta antzeko musika lanetan ere. Schubert-ek martxa asko idatzi zituen pianorako lau eskuz jotzeko.