martsupio
iz. Bot. Poltsa itxurako ehuna, arkegonioa eta esporanjio heldu gabea inguratzen dituena, lurpean izaten dena. Landare hepatikoek eta haplomitriazeoen familiako landare batzuek izaten dute egitura hau. v Zool. Martsupiodun emeek izaten duten sabelaldeko zakua. Ugatzak martsupioan izaten dituzte martsupiodunek eta han eramaten dituzte ume jaio berriak, heldu bitartean.