martorri
iz. Bot. Ginbaildunen familiako urteko belar landarea (Coriandrum sativum). Zurtoin zuzen adartsua izaten du, eta hostoak berriz perrezilaren antzekoak behekoak eta gingil meheagoz osatuak goikoak. Lauzpabost sorta txikiz eratutako lore zuri edo arrosa kolorekoa du, eta fruitua berriz azal gogorrekoa eta biribila, oso usain txarrekoa umotu gabetan. Hazietan gai lasaigarriak ditu. India eta Mediterraneo itsasoaren ekialdeko lurraldeetakoa da berez.