Marte
Astron. Eguzki sistemako planeta, zeruan kolore gorrixkaz agertzen dena (6.800 km-ko diametroa). Eguzkitik 227 milioi km-ra dago. Bere ardatzaren inguruan bira emateko 24 ordu eta 37 minutu behar ditu eta Eguzkiaren inguruko orbita 683 egunetan betetzen du. Lurretik gertuen dagoenean distira handia izaten du. 100 km-ko atmosfera du, nitrogeno, karbono dioxido, oxigeno eta bestelako gasez osatua. Bi satelite ditu: Deimos eta Fobos. Marten Lurreko urtaroen gisako sasoiak bereizten dira, Lurrekoak baino luzeagoak. Marteko gainazalaren hiru laurden basamortu gorrixkak dira, baina urtaroen arabera kolorea aldatzen zaien gune berdexkak ere bereizten dira.