Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Marte

Mit. Erromatarren jainkoa, Jupiterren eta Junoren semea. Hasieran nekazaritzaren jainkotzat zuten, baina geroago gerraren jainkotzat gurtu zuten. Erromatar gudarosteek etsaiari jaurtitzen zioten lantza bat erabiltzen zuten, Marteren sinbolotzat zutena. Elezaharren arabera, Martek Rearekin izan zuen harremanetik Romulo eta Remo, Erromaren sortzaileak, jaio ziren.  v  Marteren Zelaia. (Lat. Campus Martius). Antzinako Erromako zelaia, Capitolioren iparraldean eta Tiber ibaiaren ertzean. Militarren trebakuntzarako eta herriaren batzarretarako erabili zen hasieran, eta ezin zen etxerik jaso leku hartan. Errepublika garaian eraiki ziren bertako lehen etxe pribatuak eta inperio garaian monumentuz bete zen (Panteoia, Augustoren mausoleoa, Agripa eta Neronen bainutegiak…).