Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Marsias

Mit. Frigiako musikaria, flauta bikoitzaren asmatzailea. Elezaharraren arabera, Apolo lira-jotzailearekin lehiatzera ausartu zen. Apolok baldintza batekin onartu zuen erronka: irabazleak nahiko zuen zigorra emango zion galtzaileari. Jainkoa musikariari nagusitu ondoren bizirik larrutu zuen eta, azkenik, izen bereko ibai bihurtu zuen. Marsiasen larrutzea oso gai erabilia izan zen arte helenistikoan.