Marsé, Juan
Kataluniar idazlea, gaztelaniaz idazten duena (Bartzelona, 1933). Marsék frankismoaren garaian, gerra bukatu berritan batez ere, Bartzelonan bizi zen giroa islatu zuen, errealismoz eta ironiaz beteriko eleberrietan. Juan Marséren lan gehienak zinemara eraman izan dira. Idatzi dituen eleberrien artean hauek ditu azpimarragarrienak: Ultimas tardes con Teresa (1966, Azken arratsaldeak Teresarekin) bere obra nagusia; La oscura historia de la prima Montse (1970, Montse lehengusinaren historia iluna), Si te dicen que caí (1973), La muchacha de las bragas de oro (1978), Un día volveré (1982, Egunen batean itzuliko naiz), Ronda de Guinardó (1984) eta El teniente Bravo (1986), ipuin liburua.