Marschner, Heinrich August
Alemaniar musikagilea (Zittau, Saxonia, 1795 - Hannover, 1861). Alemaniar opera erromantikoa finkatu eta zabaldu zuen. 1817an Beethoven ezagutu zuen Vienan eta hark bultzaturik hasi zen musikagintzan. 1820. urtean Weber-en zuzendaritzapean estreinatu zen Dresdenen Heinrich IV und d’Aubigné Marschner-en opera. Hannover-ko gorteko kapera maisua izan zen 1831-59 urteetan. Weber-en eta Wagner-en arteko zubitzat jotzen da; eragin handia izan zuen Wagner-en hasierako lanetan. Operak idatzi zituen batik bat: Der Vampyr (1828), Templer und Jüdin (1829), Scott-en Ivanhoe lanean oinarritua, eta Hans Heilig (1833), operarik famatuena. Antzerkirako musika ere idatzi zuen, ganberako musika, liederrak, baladak, ahotserako eliza musika eta pianorako musika.