Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

maronita

izond. eta iz. Libanoko kristaua, San Maron-en jarraitzailea.  v  Erl. VII. mendean, San Maroneko monasterioaren inguruan, sortu ziren maronitak. Maronita gehienak Libanokoak dira, baina Damaskon, Palestinan, Egipton eta Ameriketan ere badira. Monofisitek eragindako zismak bereizi zituen maronitak eta Siriako kristauak. Liturgian Siriako hizkuntza zaharra erabiltzen dute.