Maroto Isern, Rafael
Espainiar militarra (Lorca, Murtzia, 1783 - Txile, 1847). Espainiako Independentziako gerran parte hartu zuen. Ameriketako kanpainan jeneral izan zen eta 1817. urtean Chacabucoko gudua galdu zuen San Martinen kontra. Espainiara itzulitakoan (1825), Toledoko komandante jeneral izendatu zuten. Fernando VII.a hil ondoren, karlisten alde jarri zen (1833). Gerraren hasieran kargurik gabe geratu zen, baina Zumalakarregi hil zenean Bizkaiko eta gero Kataluniako komandante jeneral izan zen (1836). 1839. urtean Marotok bakearen kontra zeuden karlisten buruzagiak fusilatu zituen eta Bergarako hitzarmena izenpetu zuen Esparterorekin (ik. karlistada). Txilen hil zen bidaia batean.
- Maroko
- marokoar
- maronita
- Maroño
- Maros
- Maroto Isern, Rafael
- Marpa
- Márquez Salas, Antonio
- Marquinez
- Marr, Nikolai Iakovlevitx
- marra