Marmarako itsasoa
Mediterraneo barruko itsasoa, Turkian; Egeo itsasoaren eta Itsaso Beltzaren artean dago. 11.000 km2 zabal inguru da; gehieneko sakontasuna 1.261 m-koa da. Dardanelos itsasartearen bidez lotzen da Egeo itsasoarekin, eta Bosforo itsasartearen bitartez Itsaso Beltzarekin. Propontide izenarekin ezagutzen zen antzina.