Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Marciano, Rocky

(Jaiotza izenez, Rocco Francis Marchegiano). Estatu Batuetako boxeolaria (Brockton, 1923 - Newton, Iowa, 1969). Pisu astunetako munduko txapeldun izan zen 1952tik 1956a bitartean. 1947an profesional moduan lehen borroka izan zuenetik boxeoa utzi bitartean borrokaldi guztiak irabazi zituen, 49, hain zuzen ere. Historian zehar izan den boxeolari handienetakoa izan zen.