Marca hispanica
Frankoen Inperioaren eta Hispaniako lurraldeen arteko mugan zegoen eskualdea. Pirinio mendien eta Llobregat eta Gaya ibaien arteko lurraldea hartzen zuen. Karlomagnok sortu zuen eskualdea, Espainian zeuden musulmanen erasoetatik babesteko. Lurralde hau izan zen gero Katalunia izan zenaren jatorria. 985ean burujabetasuna lortu zuten kondeek, eta konderri gehienak Bartzelonakoaren inguruan bildu ziren.
- maratz
- Marauri
- maraztasun
- Marbea
- marbre
- Marca hispanica
- marcato
- Marceau, Marcel
- Marcel, Gabriel
- Marciano, Rocky
- Marcilla