Marcel, Gabriel
Frantses filosofo eta antzerkigilea (Paris, 1889 - Paris, 1973). Existentzialismo katolikoak izan duen pentsalari nagusia izan da. Marcelen filosofiaren abiapuntua bizitzaren azterketa existentziala da, Jainkoa “sortzaile” gisa agertzen duena; gizakiak “erbestean” bizi du bere mundualdia, Jainkoarekin bat egin arte. Kierkegaard-en eragina du bere saioetan: Étre et avoir (1935, Izan eta eduki), Homo viator (1944), Le mystère de l’Etre (1951, Izatearen misterioa), La dignité humaine (1964, Giza duintasuna). Gai hori bera zuten antzerkiak ere idatzi zituen: Un homme de Dieu (1922, Jainkoaren gizona), La chapelle ardente (1925, Beila gela), Rome n’est plus dans Rome (1951, Erroma ez da Erroman dagoeneko), Mon temps n’est pas le vôtre (1953, Nire garaia ez da zuena). 1971n bere autobiografia argitaratu zuen: ¿En marche, vers quel réveil? (Ibili, zer iratzartze aldera, ordea?).