Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Mallet-Joris, Françoise

Frantses idazlea, jatorriz belgikarra (Anberes, 1930). Egoera psikologiko bereziak erakartzen dute, eta mutazio prozesuan den gizarte baten behaketari lotzen zaio. Bestalde, bere lanetan literatura sormenari buruzko gogoeta ere egiten du: le Rempart des Béguines (1951, Beginen harresiak), les Mensonges (1956, Gezurrak), l’Empire céleste (1958, Zeruko inperioa), Trois âges de la nuit (1968, Gaueko hiru aingeru), le Clin d’œil de l’ange (1983, Aingeruaren begi keinua) eta la Maison dont le chien est fou (1997, Zakurra eroturik duen etxea).