Mallarmé, Stéphanne
Frantses olerkaria (Paris, 1842 - Valvins, 1898). Mallarméren bizitzak ez du, gorabehera handirik. Probintzietako bizitza beti-berdina, eta funtzionario lanpostu apala izan ziren haren bizitzako gauzarik aipagarrienak. Ingalaterran egonaldi bat egin zuen ingelesa ikasteko eta Frantziara itzuli zenean, ingelesa irakasten aritu zen lizeoetan, Besançonen eta Avignonen, besteak beste, harik eta 1871n, Parisen finkatu zen arte. Baudelairek eta Poek eragin handia izan zuten Mallarmérengan. 1864. urte inguruan hasi zuen Hérodiade poema dramatikoa; han, Baudelairek ez bezala, sentipenetan ez baino adimenean bilatu zuen mundu ideala. 1967an Igitur, ou la folie d’Elbehnon (Igitur, edo Elbehnon-en eromena) obra hasi zuen (1925ean argitaratua). Eragin handia izan zuen bere garaiko idazleen artean. 1876an L’après-midi d’un faune (Fauno baten arratsaldea) argitaratu zuen. Olerki horretan, ametsen mundua eta absolutua irudikatzeko bidea da sinboloa. Errealitatea baino areago, bada Mallarmérentzat hutsune bat, gauza guztien esentzia biltzen duena, eta olerkariaren betebeharra da errealitateak ezkutatzen dituen esentzia horiek agerian jartzea; horretarako hizkuntza trinko esanguratsua erabili beharra zegoen, eta hori izan zen haren ardura nagusia. 1897an, Un coup de dés jamais n’abolira le hasard (Dado jokaldi batek ez du sekula halabeharra abolituko) izeneko poema argitaratu zuen, sintaxi eta idazkera arrunta alde batera uzten dituena. Handik urte betera hil zen, urteetan agindu zuen liburu absolutua bukatu gabe. Mallarmék eragin handia izan du XX. mendeko poesiagintzan.
- maluruski
- Malus, Étienne-Louis
- maluta
- Malvinak
- Mallabia
- Mallarmé, Stéphanne
- Malle, Louis
- Mallet-Joris, Françoise
- Malloak
- Mallorca
- Mama Ocllo