Mallorca
Balear uharteetako bat, eremuz eta garrantziz ere handiena; 3.626 km2 eta 561.215 biztanle. Hiriburua, Palma. Klima leuna du. Mallorcako diru sarrera garrantzizkoenak nekazaritza, arrantza, merkataritza eta, batez ere, turismoa dira (Espainia osoko turismogune zaharrena da). Aireportua (Son Sant Joan). Oinetakogintza, bitxigintza, altzarigintza eta metalurgia. Nahiko menditsua da; mendirik garaiena Puig Major da (1.445 m). Biztanleen kopurua asko handitu zen XX. mendeko lehen 60 urteetan, Balear Uharteetako gainerako uharteetan baino gehiago (% 46,3, hain zuzen). Palma hiria izan zen biztanle kopuru hazkunde nabarmenena izan zuena % 148,8. Palmaz gainera garrantzia dute Manacor eta Inca hiriek ere. 1229an Aragoiko Jaime I.ak lurraldea kendu zien musulmanei eta Petri IV.ak Aragoiko erresumako lurralde egin zuen 1344an.