Malato zuhaitza
Foruen arabera, Bizkaiko hegoaldeko muga egiten zuen zuhaitza, Luiandon zegoena. Bizkaitar guztiak zeuden behartuta bere jaurerria armaz zaintzera eta etsaia lurraldetik kanpora bidali arte borrokatzera, baina Malato zuhaitzeraino bakarrik, handik aurrera joan nahi zuenari soldata ordaindu behar baitzitzaion.