Malaurie, Jean
Frantses antropologoa eta geografoa (Mayence, 1922). Emmanuel de Martonne-ren ikasle izan zen Parisko Geografia Institutuan 1944-1948 bitartean. Gizarte zientzietako goi mailako eskolako ikasketa zuzendari izan zen 1957an, Artikoko Ikerketa Zentroaren sortzaile eta zuzendari 1958an, Ikerketa Zentro Nazionaleko ikerketa zuzendari 1979an. Malauriek hogeita hamarren bat ikerketa bidaia egin zituen Artikora, eta hainbat ikerketa geomorfologiko (Groenlandia) eta antropologiko (Alaska, Siberia) egin zituen Iparraldeko herrialdeen inguruan batez ere, eta bereziki, Kanadako ipar-mendebaldeko inuiten inguruan. Plon edizioko Gizakiaren lurra bildumaren sortzaile eta zuzendari izan zen. Bestalde, irakurle eta ikusleen arreta erakarri zuen bere liburu eta filmei esker. Groenlandiako azken erregeak (1955) da bere lan ezagunena, eta hogeita bi hizkuntzatara itzuli da. Inuit herriari buruzko garrantzizko erreferentzia da, eta bertan herri horrek mendebaldeko munduarekin duen borroka azaltzen du.
- Malato zuhaitza
- malats 1
- malats 2
- Malats
- malatu
- Malaurie, Jean
- Malawi
- malawiar
- Malaysia
- malaysiar
- malaysiera