Malass, Mohamed
Siriar zinema zuzendaria (Kuneitra, Siria, 1945). Moskuko Zinema Institutuan ikasi ondoren, zenbait film labur egin zituen Siriako telebistarako. Lehenengo film luzea Ahlam al-madina izan zen, lan liluragarria; bertan, alargun gazte batek bere bi semeak mantentzeko egiten dituen ahaleginak azaltzen dira. Libanoko iheslari esparru bateko bizitzaren dokumental bat egin ondoren (Al-manam), 1992an bigarren film luzea egin zuen. Bigarren film hori Al-layl izan zen, eta bertan palestinarren erresistentziaren memoria ikertzen du, haur baten oroitzapenen bidez. Film hori debekatu egin zen Sirian, eta arazoak izan zituen nazioartean banatzeko. Hala, Malassek ez du beste filmik egin ahal izan.