Malaparte, Curzio
(Jaiotza izenez, Kurt Erich Suckert). Italiar kazetaria eta idazlea (Prato, 1898 - Erroma, 1957). Alderdi faxistako kide izan zen (1922-31). Italiatik alde egin eta Frantzian eta Britainia Handian bizi izan zen. Parisen Technique du Coup d’État (1931, Estatu kolpearen teknika), eta Le Bonhomme Lénine (1932, Lenin gizontxoa) eman zituen argitara, frantsesez idatziak biak, eta debekatuak Alemanian eta Frantzian. Italiara izuli zenean atxilotu eta Lipari uhartera erbesteratu zuten. Bigarren Mundu Gerran berri emaile gisa aritu zen, eta nazien ankerkeria salatu zuen Kaputt (1944) eleberrian. Beste obra ezagunak: Sodoma e Gomorra (1931), Viaggio in inferno (1938, Infernurako bidaia), La pelle (1949, Larrua), eta Maledetti toscani (1956, Toskanatar madarikatuak).