Maeztu Whitney, Gustavo de
Arabar margolaria eta idazlea, Ramiro de Maezturen anaia (Gasteiz, 1887 - Lizarra, 1947). Antonio Lekuona eta Manuel Losada maisuekin egin zituen margolaritza ikasketak. Madrilgo Arte Ederretako Erakusketetan parte hartu zuen 1912, 1915, 1924, 1926 eta 1936. urteetan. Bakarkako erakusketak ere egin zituen Bartzelonan, Donostian, Madrilen, Bilbon, Zaragozan, Parisen eta Londresen. Kritikarien arabera, Maezturen litografiak hobeak dira koadroak baino. Obra nagusiak: Zumalacárregui, Costa vasca, El moruno, Retrato de mi hermana María, El ciego de Catalañazor, Pescadores, eta Cacería vasca en los alrededores del Castillo Butrón eta Apunte marino litografiak. El Coitau aldizkaria sortu zuen taldeko kidea izan zen eta El imperio del gato azul obra eman zuen argitara 1911. urtean.
- Maella, Mariano Salvador
- Maes, Nicolaes
- maestoso
- Maestra, Sierra
- Maeterlinck, Maurice
- Maeztu Whitney, Gustavo de
- Maeztu, Ramiro de
- Maeztu
- Maeztu Villabeitia, Asier
- Maffia
- Mafia