Maes, Nicolaes
Herbehereetako margolari barrokoa, Rembrandten jarraitzailea (Dordrecht, 1634 - Amsterdam, 1693). 1650 inguruan Amsterdam-en hartu zuen bizilekua. Emakumezkoak Biblia irakurtzen edo etxeko lanak egiten margotu ohi zituen. 1670 ingurutik aurrera gai horiek utzi eta erretratu gehiago egin zuen, Van Dyck-en eraginez agian. Bere obra ezagunenak: Emakumea senarrari errietan, Neska sagarrak zuritzen, Harigile zaharra, Neska leihoan, Neskame alferra.