Maestra, Sierra
Kubako ekialdeko mendikatea, Oriente probintzian; 250 km da luze. Kostaldearen paraleloan doa, Guantanamotik Cruz lurmuturrera artean. Sierra Maestrako eta Kuba osoko gailur nagusia Turquino da (1.974 m). Kobre, burdin eta manganeso meategiak daude. Gran Piedra izeneko parke nazionala dago han. Mendikate honetan hasi zituen bere ekintzak, 1956ko abenduan, Fidel Castrok zuzentzen zuen gerrillari taldeak, Batistaren diktaduraren kontra.