Maella, Mariano Salvador
Espainiar margolaria (Valentzia, 1739 - Madril, 1819). Espainiako errege Karlos III.aren ganberako margolari izan zen. Mengs eskolaren jarraitzaile izan zen, eta fresko asko margotu zituen. Horien artean aipagarriak dira Madrilgo Errege Jauregikoak (Hércules entre la Virtud y el Vicio, La apoteosis de Adriano, La Asunción), Prado museoan eta Aranjuezeko Casa del Labrador deituan daudenak. Erlijio gaieko lanen artean San Carlos Borromeo dando la comunión a los apestados de Milán da ezagunenetakoa. Erretratuak ere egin zituen, Carlos III. eta Infanta Carlota Joaquina, besteak beste.
- madrildar
- Madura
- Madura
- madura
- Maelzel, Johann Nepomuk
- Maella, Mariano Salvador
- Maes, Nicolaes
- maestoso
- Maestra, Sierra
- Maeterlinck, Maurice
- Maeztu Whitney, Gustavo de