Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Madeira

Brasilgo ibaia, Amazonas ibaiak eskuinaldetik duen ibaiadar nagusia. Boliviako bi ur-sistemek, Mamoré-Guaporé-k eta Beni-Madre de Dios-ek, bat egiten duten lekuan, Bolivia eta Brasilen mugan, sortzen da. Lehen zatian ezinezkoa da ontziz ibiltzea, ur-jauzi ugari delako, baina Porto Velhotik aurrera ontziz ibil daiteke: 2 km zabal eta 32 m sakon da. Luzeraren (3.379 km Mamoré-rekin batera) eta ur emariarengatik, mundu osoko ibai handienetakoa da, Volga ibaiaren parekoa, hain zuzen.