madariondo
iz. Udareondoa (Pyrus communis). v Madari makatza (Pyrus pyraster). Arrosaren familiako zuhaitza, basoan landu gabe hazten dena, 5-15 m luzea. Piramide formako adajea, arrautza egiturako hosto distiratsuak, gain-berdeak eta azpi-zurixkak, eta bost hosto zuriko loreak izaten ditu. Fruituak lau edo bost aleko sortetan ematen ditu; kolorez hori marroixkak izaten dira. Uda beroa egiten duen eskualdeetan eta mendiko larretokietan hazten da berez.