Mably, Gabriel Bonnot de
Frantziako idazle eta politikaria, Condillac-en anaia (Grenoble, 1709 - Paris, 1785). 1748an, Westfaliako Itunetik aurrerako nazioarteko hitzarmenei buruzko Droit public de l’Europe fondé sur les traités (1748, Europako herri zuzenbidea, itunetan oinarritua) lana argitaratu zuen. Argitalpen horren ondorioz ez zituen oso harreman onak izan agintariekin. Agintarien aurkako jarrera beste lan batzuetan ere agertu zuen: Observations sur les Grecs (1749, Oharrak greziarrei buruz), Observations sur les Romains (1751), Entretiens de Phocion (1763), Observations sur l’histoire de France (1765), Doutes proposés aux philosophes économistes (1768), De la Législation (1776), Principes de morale (1784) eta, batez ere, Des droits et des devoirs du citoyen (1758an idatzia eta 1789an argitaratua, Hiritarren eskubideez eta betebeharrez) eta Observations sur l’histoire de France lanaren azken liburukia (1789). Mablyren lanetan nabarmena da Condillac-en eta Locke-ren eragina.
- Maastricht
- Maazel, Lorin
- Mabe, Manabu
- Mabillon, Jean
- Mabinogion
- Mably, Gabriel Bonnot de
- Mabuse, Jan
- Mac Michael, Gary
- Mac
- MacAdam, John Loudon
- Macanaz, Melchor Rafael de