Mabillon, Jean
Frantziar diplomatiko eta historialari beneditarra (Saint-Pierremont, 1632 - Paris, 1707). Antzinako eskuizkribuei buruzko azterketak eta argitalpen kritikoak egin zituen lehenetakoa izan zen. Bere lanen artean azpimarragarriak dira: De re diplomatica (1681, Diplomaziaz); liburu horrek diplomazia zientzia gisa oinarritu zuen –historiaren iturburuen ikerketa kritikoa–, eta paleografia latinoa sortu zuen.