Mabe, Manabu
Brasildar margolaria, jatorriz japoniarra (Kumamoto, 1924 - 1997). Pintura abstraktuaren ordezkaritzat hartzen da. 1934an São Paulora joan zen kafe sail batean lan egitera. 1945ean paisaiak eta izadi hilak marrazten hasi zen, estilo figuratiboaren barruan betiere. 1950eko hamarraldian, higikunde abstraktura jo zuen. 1959ko São Pauloko V. Bi Urtekoan marrazkilari onenaren saria eman zioten. Bakarkako lehenengo erakusketa Rio de Janeiroko Arte Modernoko Museoan antolatu zuen. Azken urteetako lanak abstrakzio osoaren eta irudi gogorarazleen artean daude (irudi errealeko fantasmak…). Tapizak ere diseinatu zitue, bere margolanen estilo berekoak. 1959an eta 1960an Parisko Bi Urtekoan sari nagusia eman zioten, 1962an Kordobako Arte Bi Urtekoaren saria, eta baita beste hainbat sari ere. Erakusketak antolatu zituen New York, Londres, Kioto eta Parisen. Bere lanak São Paulo, Rio de Janeiro, Boston eta Dallas hirietako gaur egungo arte museoetan daude.