Ma Yuan
Txinatar paisaia margolaria, Hsia Kuei-rekin batera Ma-Hsia pintura estiloa sortu zuena (1160 - 1225). Gorteko margolari familia baten sortu zen. Txinako gorteko ohorerik handienak irabazi zituen. Horrez gainera ez dago berririk haren bizitzaz; obra gehienak ere galdu egin dira. Koadroaren gaia ertz batean kokatzen zuen beti, hondoko eta aurreko planoko gaien artean tarte pintatu gabeak utziz. Sung dinastiaren garaian arrakasta handia eta jarraitzaile asko izan zituen Ma Yuang-en estiloak.