M’Ba, Léon
Gabongo politikaria (Libreville, 1902 - Paris, 1967), Gabon independentearen lehen lehendakaria. “Jeune Gabon” higikundearen kide eta Echos Gabonais egunkariko erredaktore izan zen. Gabongo kolonia frantsesaren administrazioak nahaspilaritzat zeukan eta erbestera jo zuen 1933-1946 bitarteko urteetan. Gabonera itzuli orduko politikagintzan hasi zen. 1952an Nazio Biltzarreko kide hautatu zuten, eta 1956an Librevilleko alkate. 1957. urteko hauteskundeen ondoren Gabongo Batzorde Eragilearen lehendakariorde izendatu zuten; eta Batzordeko lehendakari eta errepublikaren Lehen Ministro, geroago. 1960an Gabonek burujabetasun osoa eskuratu zuenean, arazoak izan zituen alderdikide batzuekin, jarrera gero eta kontserbadoreagoa eta Frantziaren aldekoagoa hartu zuela leporatzen baitzioten. 1961ean Gabongo lehendakari hautatu zuten. 1964an, hauteskundeak baino lehenxeago, alderdi bakarreko erregimena ezarri zuen; erabaki horren kariaz, Gabongo gudarostea matxinatu zen eta kargutik kendu zuten baina, frantsesek lagunduta, berriro eskuratu zuen lehendakaritza. 1967an berriro hautatu zuten lehendakari; handik hilabete gutxira hil zen.
- Lloyd, Harold
- Llull, Ramon
- Llullaillaco
- m
- m
- M’Ba, Léon
- Ma Yuan
- ma
- Maas
- Maastricht
- Maazel, Lorin