Lucrezio (Tito Lucrecio Caro)
Erromatar olerkaria eta filosofoa (K.a. 98-54). De rerum natura, ikasgai moduan idatzitako sei liburukitako poema, izan zuen obra nagusia eta bakarra. Epikuro greziar filosofoaren teoria fisikoaren azalpena egin zuen bertan. Baina Lucrezioren azken helburua moralari zegokion. Zorion gorenaz mintzatu zen: unibertsoan lege aldaezinek agintzen dutenez, naturaz gaindikoa den guztiari beldurrik izatea azalekoa eta alferrikakoa da; gizona atomoz osatua da, eta ezerezera itzuliko da, jatorrira. Lucrezioren zorroztasuna, oharpen metodikoa eta dedukzioen indarra kontuan hartuta, zientzia gizontzat jo izan bada ere, olerkaria izan zen batez ere. Gauza gutxi ezagutzen da bere bizitzaz, baina esan ohi zenez, maitasun edabe batek erotu zuen, eta berrogeita hiru urte zituela bere buruaz beste egin zuen.
- Luciano, Lucky
- Lucid, Shannon Wells
- Lucknow
- Luco
- Lucrezia
- Lucrezio (Tito Lucrecio Caro)
- Ludendorff, Erich
- Luderitz
- ludi
- Ludovico
- Ludovico Sforza